15:30ean hasita erregeen laguntzaileak karrikaz karrika ibili ziren haurren gutunak biltzen. Ondotik, 19:00etan hiru erregeak Eztegara frontoira joan ziren herriko musika bandak lagunduta. Bertan, haurrek egindako jaiotza ikusi eta hitz batzuk egin zituzten herritarren aitzinean. Ondotik, haurrek erregeekin egoteko aukera izan zuten.
Frontoira joan aitzinetik, San Jose zahar egoitzan ere egin zuten geldiadia, eta bertako egoiliarrekin ere egon ziren Meltxor, Gaspar eta Baltasar.