Energia eta kontsumoaren inguruko hitzaldiak antolatu ditu Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 9a, 20:00

Argindar fakturak ulertzeko tailerra eginen dute ortzegun arratsaldean Lesakan.

Goiener kooperatibaren laguntzarekin, argindar fakturak ulertzeko tailerra izanen dute ortzegunean 19:00etan udal pleno aretoan

Lesakako Udalak, Goiener Kooperatibaren laguntzarekin, energia eta kontsumoaren inguruko hitzaldi ziklo bat antolatu du. Lehen saioa, urtarrilaren 11n izanen da, udal pleno aretoan, ortzegunean 19:00etan. Kasu honetan, argindar fakturak ulertzeko tailerra izanen da eta bakoitzak norbere faktura eraman dezake, bertan aztertzeko.

Hurrengoa, autokontsumo partekatua eta energia berriztatuen komunitateen ingurukoa izanen da. Urtarrilaren 25an, 19:00etan, udal pleno aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun