Sustrails Enduro BTT txapelketak sei proba izanen ditu aurten

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 7a, 10:00
Irailean egin zuten lehen aldiz Lesakan Bizibide Enduro proba. Aurten maiatzean izanen da.

Lehenengo edizio arrakastatsuaren ondotik, aurten Bizibide Enduro Lasterketako bigarren edizioa jokatuko dute maiatzaren 11-12ko asteburuan Lesakan. Lesakako Udalak jakinarazi du, iaz bezala, lasterketa Sustrails Open Enduro BTT txapelketaren barne egonen dela. Txapelketa honek Lesakako Bizibide BTT zentroan izanen du bere lehen jardunaldia.

Gainontzeko jardunaldiak Larra-Belaguan (ekainak 1-2), Arrasaten (ekainak 29-30), Ermuan (irailak 7-8), Basaburuan (irailak 28-29) eta Igantziko IrrisarriLand parkean (urriak 19-20) izanen dira.  Beraz, txapelketaren lehen eta azken proba Bortzirietan jokatuko dira, Lesakan eta Igantzin.

Datozen asteetan, Lesakako udaleko bitarteko ofizialen bidez, lasterketaren programazioari eta izen-emateei buruzko informazioa zabalduko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun