Beti Gazteko mendi taldeak Arantzako zirkua eginen du urtarrilaren 6an

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 5a, 15:00
Beti Gazteko mendizaleak Gaztin Bordan urtezahar egunean, Bianditzetik bueltan. Argazkia: Bidal Etxarte

Urteko lehen mendi irteera egiteko larunbatean 07:30ean gelditu dira plazan, autoetan Arantzara hurbiltzeko

Lesakako Beti Gazte elkarteko mendizaleek Bianditzera egin zuten 2023ko azken mendi irteera, urtezahar egunean. Argazkia egun horretan ateria da, Bianditzetik jausterakoan Gaztin Bordan. Urte berriari ere mendian ekin nahi diote Beti Gazteko mendizaleek eta urtarrilaren 6an, Errege egunean, Arantzako zirkua egiteko asmoa dute. Larunbatean 07:30ean dute hitzordua Plaza Zaharrean, handik autoetan Arantzara hurbiltzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun