Donostiako zilar faseko futbol-8 torneoa irabazi dute Beti Gazteko mutiko alebinek

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 5a, 12:00

Beti Gazteko alebinak, 'Kape' Tapia eta Pello Lasa entrenatzaileekin, Donostiako torneoa irabazi ondotik.

Abenduaren 29an jokatutako finalean 5-1 irabazi zioten Irungo San Marcial taldeari

Donostiako Kostkas futbol taldeak antolatutako Eguberrietako zilar faseko futbol-8 torneoa irabazi du Lesakako Beti Gazteko mutiko alebinen taldeak. Abenduaren 29an jokatu zen txapelketa Donostiako Matigoxotegi zelaian, goizez eta arratsaldez. Finalean, Beti Gaztek 5-1 irabazi zion Irungo San Marcial taldeari.

Lehen fasean hirugarren gelditu ondotik, zilarrezko fasean aritzea egokitu zitzaien lesakarrei. Beraien multzoan lehenbizikoak izan ziren eta Behobiaren kontrako finalerdia 2-0 irabazi ondotik, finalean 5-1 irabazi zioten San Marcial taldeari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun