Urteko lehen partida jokatuko dute Nafarroako ligetako futbol talde nagusiek

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 5a, 08:00

Doneztebe futbol talde nagusiak etxean jokatuko du urteko lehen partida. Joan den urte bukaerako bolada onari eutsi eta garaipenaren bila aterako dira.

Doneztebek bakarrik jokatuko du etxean, Baztango bi taldeek kanpoan eta Aurrerak abenduaren 23an galdu zuen jardunaldi honi dagokion partida
Eskualdeko kirol talde ia guztiek Eguberrietako atsedenaldiarekin segituko dute asteburu honetan, baina Nafarroako ligan ari diren futbol talde nagusiek urteko lehen partida jokatuko dute. Doneztebe izanen da etxean jokatuko duen bakarra. Etxetik kanpo jokatuko dute Baztango bi talde nagusiek eta etxean Baztango lehen mailako jubenilek. Aurrerako talde nagusiak abenduaren 23an galdu egin zuen jardunaldi honi dagokion partida. Beti Gazteko gorengoen mailako kadeteek ere gibeleratutako partida jokatuko dute igande arratsaldean Mastegin. Gainerako futbol, areto-futbol, eskubaloi eta errugbi taldeek atseden izanen dute urteko lehen asteburu honetan.

FUTBOLA

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

UD Mutilvera B - CD Baztan, igandean 12:30ean Arangurenen.

 

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

CD Ilunberri 5 - Aurrera KE 0 (abenduaren 23an jokatua).

Doneztebe FT – SD Alsasua, igandean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Liceo Monjardin - CD Baztan B, igandean 19:00etan Iruñeko San Jorgen.

 

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailan

CD Baztan – CD Oberena B, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan

Beti Gazte – Santo Tomas Lizeoa, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin, gibeleratutako partida.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun