Abenduaren 24an hasi ziren eguberrietako ospakizunak Etxalarren. Olentzero eta Mari Domingiren irudiak paratu zituzten frontoian argazkiak ateratzeko eta gero karrikaz karrika ibili ziren txistulari eta trikitilariek lagunduta, Olentzero eta Mari Domingiri ongietorria egiteko. Meza ondotik elizako arkupean kantatu zuten. Eguna bukatzeko, frontoian merienda izan zuten, trikitilarien emanaldia eta goxokiak banatu zituzten Olentzero eta Mari Domingik.