Garaipenarekin borobildu du urtea Julen Goia Lesakako xake jokalariak

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 4a, 15:00

Julen Goia lesakarra bigarren izan zen Oberenan jokatutako torneoan.

Urte bikaina izan da 2023a Julen Goia Mitxelena Lesakako xake jokalariarentzat. Sei urte bertzerik ez dituela hainbat garaipen lortu ditu eta urtea borobiltzeko, Iruñean jokatutako bi txapelketatan ere ederki ibili da. Abenduaren 16an Joakin Lizarraga ikastetxean jokatutako torneoa irabazi zuen eta abenduaren 26an Oberena institutuan jokatutako Nafarroako eskolarteko zirkuituko torneoan bigarren izan zen.

Julen Goia garaile izan zen Joakin Lizarraga ikastetxeko torneoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun