Kabalkadarik ez, baina, erregeak Berara joanen dira gaur iluntzean. Eztegara frontoira ailegatuko dira 19:00etan beren laguntzaileekin eta musika bandako doinuekin. Bertan, harrera eginen diete eta jaiotza ere antzeztuko dute.
Horren aitzinetik, erregeen laguntzaileak gutunak biltzen ariko dira 15:30ean hasita. Ibilbide hau osatuko dute: Agerra, Bidasoa karrika, Izpoz karrika, Burga plaza, San Esteban karrika, Herriko Etxeko plaza, Legia karrika, Iturlandeta karrika, Eztegara pasealekua, Kanttonberri karrika, Legia karrika, Altzateko Jaunaren plaza eta Illekueta karrika.