Lesakako Bitxikeriak lehiaketako sariak ere banatu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 3a, 17:00

Lesakako Bitxikeriak lehiaketako saridunak eta Beti Gazteko arduraduna, sari banaketa ekitaldian.

Herriari buruzko hamabortz galderei erantzun behar zieten parte-hartzaileek eta Iker Altzugaraik lortu du lehen saria

Urtea bukatu baino lehen, Lesakako Bitxikeriak lehiaketako sariak ere banatu zituen Lesakako Beti Gazte elkarteak. Herriari buruzko hamabortz galderei erantzun behar zieten parte-hartzaileek, oraingoan gehien bat Lesakako baserriekin lotutakoak.

Lehen saria Iker Altzugarai Zubirik eskuratu du, bigarrena Begoña Ordoki Fagoagak eta hirugarrena Lourdes Maritxalar Tapiak. Zozketa bidez emandako saria, berriz, Otsuneko familiari egokitu zaio. Beti Gazteko Amaia Telletxearen eskutik hartu zituzten sariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun