Herritarren eta bisitarien borondateari esker, boleto guztiak bukatu eta ostatuarekin eta sarrerako borondatearekin batera, 5500 euro bildu zituzten. Bildutako diru guztia zahar etxera bideratu zen zuzenean, bertako beharrei aurre egiten laguntzeko asmoz.
Bildu gabe gelditu ziren zozketetako sariak urtarrilaren 31ra bitarte hartu daitezke zahar etxean bertan, zenbaki sariduna aurkeztuz. Hauek dira oraindik bildu gabe gelditu diren zenbaki saridunak:
0043 | 0143 | 0600 | 1946 |
0044 | 0177 | 0630 | 2061 |
0057 | 0458 | 0809 | 2252 |
0129 | 0470 | 1536 | 2780 |
0142 | 0585 | 1616 | 2963 |
Oraindik ekarpena egiteko aukera ere bada, eta inork laguntzen jarraitu nahi badu, bizum zenbakia martxan dago ekarpenak egiteko (dohaintza: 06329). Ekarpena egiteak errentaren aitorpenean itzulketa dauka.
Herritarrei eskerrak
Funbox Factoryk eta San Jose zahar etxeak eskerrik beroenak eman nahi dizkiete ekitaldira hurbildutako guztiei, lehenagotik txartelak erosi zein saldu zituztenei, herriko ostalariei eta merkatariei, eta baita azken asteetan zein ekitaldian laguntzen ibili zirenei ere.
Gainera, urtea bukatzearekin batera Funbox Factoryko kideek sinatutako kamiseta bat eraman zuten zahar etxera, bertakoentzat oroigarri gisara.