130 korrikalarik parte hartu dute Lesakako elkartasun San Silvestre lasterketan

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 2a, 19:00

San Silvestre lasterketa berezia izan zuten Lesakan abenduaren 31n, Sarek antolatutako Bortzirietako elkartasun lasterketa. Denera, adin guztietako 130 korrikalarik parte hartu zuten. Garrantzitsuena parte hartzea eta elkartasuna adieraztea zen, baina gizonezkoetan Mattin Lekuona lesakarra izan zen bizkorrena eta emakumezkoetan, Ane Elzaurdia beratarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun