Plazan, berriz, haurrek kantak eta dantzak egin zizkieten Olentzerori eta Mari Domingiri, eta eguneko bi protagonistekin solastatzeko eta argazkiak ateratzeko probestu zuten aunitzek. Guraso elkarteak berendua banatu zuen eta gaztaina erreak jateko aukera ere izan zen. Hitzordua borobiltzeko olentzero panpina sutan erre eta haren inguruan dantzan ibili ziren herritarrak.