Abenduaren 31n, Urtezahar egunean ere, ohiko ospakizunak izanen dira Beran. 15:00etan Glin-Glan kantari aterako dira ttikienak karrikaz karrika Agerratik abiatuta. 15:30ean hasita, aldiz, baserriz baserri kopla kantari ibiliko dira Illekueta, Suspela eta Dornaku auzoetan. Kataku ostatuan paratu dute hitzordua, eta baserritarrez jantzita joateko deia egin dute. Ilunabarrean, aldiz, Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, 'Dios te salve' kantari ibiliko dira Berako karriketan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.