Abenduaren 30ean eginen dute Bortzirietako Taldekako Bertso Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 28a, 11:00

XXIV. aldiz eginen dute abenduaren 30ean Bortzirietako Taldekako Bertso Txapelketa. Goizean Beran hasiko dute txapelketa, eta gauean Lesakan bukatuko dute.

12:ooetan hasiko dute eguna Berako Katatu ostatuan eginen dituzten bi kanporaketekin. Bertan otordua egin ondotik, Lesakara joanen dira eta bertako Antoiu ostatuan eginen dute hirugarren kanporaketa 15:30ean.

Kanporaketen ondotik, sailkatutako lau taldeek bi finalerdi jokatuko dituzte. Lehenengoa 17:00etan izanen da Zialdo ostatuan, eta bigarrena, Etxeberria ostatuan pilota partida bukatzean. Bertako bi irabazleak Arranon jokatuko duten finalera sailkatuko dira.

Txapelketara eta otorduetara apuntatzeko mezua bidali behar da 618 96 30 11 zenbakira edo bortzibertso@gmail.com helbidera.

Bortzirietako Bertso Eskolak antolatu du txapelketa Berako eta Lesakako Udalen laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun