Eskubaloi campusa eginen dute Beran urtarrilaren 2tik 5era

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 28a, 08:00

Aurten lehenengoz eskubaloi entrenamenduak egiten ari dira Beran Irungo Txingudi eskubaloi klubaren eskutik. Asteroko entrenamenduez gain, urtarrilaren 2tik 5era haurrentzako Eguberrietako campusa antolatu dute Toki Ona kiroldegian, asteartetik ortziralera 10:00etatik 13:00etara.

Ikastaroa 2010etik 2015era bitartean jaiotako haurrei zuzendua dago, 8 eta 13 urte artekoei. 25 euroko prezioa du eta txingudieskubaloia@gmail.com helbidera idatzita egin behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun