Etxalarko BTTaren aldeko mus txapelketa eginen dute larunbatean Elutsa ostatuan. 16:30ean irekiko dute izen ematea eta bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Txapelketa, berriz, 17:00etan abiatuko da. Azkenik, 20:00ak aldera BTTko saskiaren zozketa eginen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.