Lau zare eta bi lote zozketatu dituzte Arantzako eskolan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 21a, 13:30

Urtero bezala, antzerkiak egin dituzte aurten ere Arantzako eskolako ikasleek. Joan den ortziralean, adibidez, herritarren aitzinean egin zituzten, eta hitzordu berean, familiek emandako produktuekin osatutako lau zare eder eta Martikoko bi lote zozketatu zituzten. Sarituek hilabete bateko epea izanen dute agertzeko.

Hauek izan ziren zenbaki sarituak:

  • Martikoko lehenbiziko lotea 0082 zenbakiari tokatu zaio eta Eguzkialdean saldua da.
  • Martikoko bigarren lotea 0068 zenbakiarentzat izan da eta hau ere Eguzkialdea auzoan saldua da.
  • Lehenbiziko zareko zenbaki saritua 0771 da eta Aientsan saldua da.
  • Bigarren zarea 0235 zenbakiarentzat izan da eta Eguzkialdea auzoan saldua da.
  • Hirugarren zarea 0905entzat izan da, eta hori ere Eguzkialdean saldua da.
  • Laugarren zareko zenbaki saritua 0983 da eta Bordalarrean saldua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun