Presoen aldeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte Eguberrietan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko abenduaren 21a

Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka bat mesedez...

Eguberrietan ere ‘Presoak etxera’ aldarriarekin bat eginez hainbat ekitaldi antolatu ditu Etxerak egunotarako Lesakan. Hasteko, abenduaren 24an, igandean 11:30ean gelditu dira Arranon elkarrekin plazara joateko eta plazan, lehiaketaren ondotik, kantatuko dute.

  • Abenduaren 29an, urteko azken ortziralean ere, hilabeteroko azken ortziraletako elkarretaratzea eginen dute 20.00etan plazan.
  • Abenduaren 31n, Urtezahar egunean, 13:00etan Sansilbestre lasterketa eginen dute plazan eta 19:00etan giza katea plazan.
  • Urtarrilaren 6an, 12:30ean ‘Etxeraino’ elkarretaratzea eginen dute Beheko Plazan.
  • Urtarrilaren 13an Bilbon eginen den manifestaziora joateko deia ere egin du Etxerak eta autobuserako apuntatzeko aukera izanen da Arranon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun