2024ko inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako Udalak. Urtarrilaren 12an, 13:00etan bukatuko da aurkezteko epea. Irabazleak 250 euroko saria jasoko du.
Kartelaren neurria A2koa izan beharko du (420 x 594 mm) eta bertan, derrigorrez, 2023ko INAUTERIAK LESAKAN otsailaren 8tik 13ra azaldu beharko da. Lesakan jaioak edo bertan erroldatutako 18 urtetik goitiko pertsonek parte har dezakete eta aurkezten dituzten lanak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute.
Aurkezpena gisa hauetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz egin daiteke, urtarrilaren 12ko 13:00ak arte.
Erakusketa urtarrilaren 15etik 19ra liburutegian
Aurkezten diren lan guztiekin erakusketa bat osatuko da liburutegian, urtarrilaren 15etik 19ra (biak barne). Herri bozketak erabakiko du irabazlea, eta haren erabakia ezin izanen da gibelera bota. Horretarako, erakusketak irauten duen bitartean, bertan, Lesakan jaioek edo bertan erroldatuak direnek bozkatzeko aukera izanen dute aipatutako egunetan. Kartel irabazleak 250 euro jasoko ditu. Lesakako Udala jabetuko da lan sarituez eta bertzeak itzuli eginen dira.