Argitsu artisau elkarteak bosgarren aldiz antolatutako Eguberrietako Artisau Azoka eginen dute abenduaren 23an, larunbatean 10:00etatik 14:00etara Lesakako plaza inguruan. Gainera, 12:00ettik 13:30era haurrentzako eskulan tailerra ere eginen dute.
Argitsu elkarteko kideek goxoak, eztiak, makramea, kosmetika naturala, gantxiloa, egur-taila, serigrafia, telazko poltsak, panpinak, enkuadernazioak eta bertze hainbat lan plazaratuko dituzte eta herriko zenbait komertziok ere, beraien salgaiak karrikara aterako dituzte.