16:00etan Olentzero eta Mari Domingiren irudiak paratuko dituzte frontoian argazkiak ateratzeko. Ondotik, 16:30ean kalejira eginen duten Olentzeroren karrozekin, txistulariekin eta trikitilariekin. Bidean, Olentzero eta Mari Domingirekin elkartuko dira eta herriari itzulia egin ondotik frontoian berenduan eginen dute.
Meza ondotik, 18:30ean Olentzerori eta Mari Domingiri kantatuko diete elizako atarian. 19:00etan gabon kantak kantatuko dituzte trikitilariekin eta bukatzeko goxokiak banatuko dituzte.