Etxalarko besten inguruko galdetegi bat prestatu du Etxalarko Udalak

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 20a, 13:00

Heldu den urteko bestak orain artekoak baino hobeak eta parte hartzaileagoak izatea nahi du Etxalarko Udalak. Horretarako, herritarrek besten inguruan duten iritziak eta iradokizunak bildu nahi ditu, eta galdetegi bat prestatu dute herritarrentzako. Galdetegia hemen klikatuta bete daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun