Berako Legia karrikako irteera moztua egonen da asteazkenetik ortziralera arte

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 19a, 17:00

Asteazkenetik ortziralera Legia karrika itxiko dute Foruen plazan.

Zalaingo ur depositutik herrigunerako ur sarea berritzeko lanak egiten ari da Berako Udala. Lan horiek tarteko, asteazkenetik ortziralera, hilaren 20tik 22ra Legia karrikako irteera moztua egonen da Foruen plazan. Asteazkenean 08:00etan itxiko dute errepidea, eta ortziralean 18:00etan irekiko dute.

Mozketa dela Legia karrikako lehenengo zenbakitik 39 zenbakira bitartean ibilgailuak bi norabideetan ibiltzen ahalko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun