Asteazkenean eginen dituzte Eguberrietako entseguak Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 19a, 11:00

Berako Olentzeroko parte hartzaileak 2019an.

Berako Gure Txokoa elkarteak Olentzero eta 'Dios te salve' antolatu ditu abenduaren 24an eta 31n. Bi egunetan karrikara aterako dira kantuan, baina, horren aitzinetik entsegua eginen dute asteazkenean, hilaren 20an 19:30ean Iamotenean. Parte hartzaileei entsegura joateko eskatu diete, aurten eginen dituzten hainbat aldaketa azalduko dituztelako bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun