Larunbateko probari dagokionez, 144 txirrindulari elkartu ziren: 61 kadeteetan, 31 juniorretan, 13 openean, lau master 30ean, 22 master 40an eta 13 master 50/60an.
Kategoria bakoitzeko irabazleari dagokionez, Ander Mendizabal eta Mirari Gotxi izan ziren kadeteetako txapeldunak; Igor Iriarte eta Carlota Berne juniorretan, Mikel Mujika eta Olatz Odriozola openean; Marcelo Andres Favre master 30ean; Iñaki Astigarraga master 40ean eta Unai Yus Master 50/60an.
Sailkapen orokorra hemen ikusi daiteke.
Igandean lasterka
Igandeko probari dagokionez, 241 korrikalari aritu ziren korrika 10 urtetik hasi eta beteranoetaraino. Azken egunetako euria eta bezperako lasterketa tarteko, eremu hagitz lokaztuan aritu behar izan ziren korrikalariak.
Kategoria absolutuari dagokionez, emakumezkoetan Vanesa Pachak irabazi zuen, bigarren Ainara Alcuaz sailkatu zen eta hirugarren Elisa Gonzalez. Gizonezkoei dagokionez, Marcos Yanisek irabazi zuen proba, Javier Magaña sailkatu zen bigarren lekuan eta Alvaro Alduan hirugarrena.
Proba herrikoiari dagokionez, Elur Urkolak irabazi zuen gizonezkoetan. Bigarrena Joseba Lasarte beratarra izan zen eta hirugarrena Erreka Gil. Emakumezkoetan, parte hartzaile bakarra egon zen, Angela Diaz.
Lehenengo beratarrak ere saritu zituzten, eta Joseba Lasartek eta 18 urtez azpiko emakumeetan bigarren postuan sailkatu zen Nahia Pikabeak hartu zuten saria.
Emaitza guztiak hemen ikusi daitezke.