Argazki lehiaketako saridunak ezagutzera eman ditu Beti Gazte elkarteak

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 18a, 19:00

Vicente Guill Fuster-en 'Paseos' argazkiak lortu du aurten lehen saria Beti Gazteren argazki lehiaketan.

Castallako (Alacant) Vicente Guill Fusterren ‘Paseos’ argazkiak eskuratu du 400 euroko sari nagusia

2023ko argazki lehiaketako saridunen berri eman du Lesakako Beti Gazte elkarteak. 114 argazki aurkeztu dituzte aurten lehiaketara eta epaimahaia Irungo Oskar Gaskon, Gasteizko Oskar Manso eta Elizondoko Iñigo Zaldua argazkilariek osatu dute.

Castallako (Alacant) Vicente Guill Fuster-en Paseos argazkiak eskuratu du 400 euroko sari nagusia.

Bigarren saria, 300 euro, Jerez de la Fronterako (Kadiz) Francisco Javier Dominguez Garciaren Escaparate en movimiento argazkiak lortu du.

Kirol argazkirik onenaren 250 euroko saria Donostiako Jose Angel Amutxastegi Esnaolak lortu du, Santa Clara argazkiarekin.

Beti Gazteko bazkide batek ateratako argazki onenaren 250 euroko saria Fidel Ordoki Fagoaga lesakarrak eskuratu du, Kopan argazkiarekin.

 

Erakusketa

Egun hauetan lehiaketara aurkeztutako argazki guztiekin egindako erakusketa ikusgai izanen da abenduaren 23tik aitzinera Plaza Zaharreko 27an, Marisonean. Beti Gazte elkartearen webgunean ere (www.betigazte.net) ikus daitezke argazki sarituak eta finalistak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun