'Bidasoa 2018-2023' dokumentala ikusi eta protagonisten testigantzak aditzeko aukera izan dute Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 18a, 20:00

Aintzane Lasarte eta Gari Garaialde protagonistak Patxi Castillo aurkezlearekin batera.

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta, 'Bidasoa 2018-2023' dokumentalaren emanaldia izan zuten atzo Berako Kultur Etxean. Dokumentala Fermin Muguruzak zuzendu du eta 2018ko udan Frantziak Bidasoko muga itxi zuenetik gertatutakoa kontatzen du. 

Dokumentalean agertzen diren bi lagunen testigantza aditzeko aukera izan zuten atzo emanaldira bertaratu zirenek. Irungo Harrera Sareko kide Garai Garaialde argazkilaria eta Bidasoa Etorkinekin elkarteko Aintzane Lasarte bertaratu ziren eta dokumentaleko hainbat kontutan gehiago sakontzeaz gain, gaur egungo egoerari buruz ere mintzatu ziren. 

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen barrenean, hizkuntza eta kultura aniztasuna lantzeko lantalde bat sortu da eta atzoko emanaldia aprobetxatu zuten taldearen jarduna azaltzeko. Heldu den udaberrian jardunaldi bat egin nahi dute eta herritarrak animatu zituzten taldean sartu eta antolaketarekin bat egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun