Urtero bezala, mendiko asegurua egiteko aukera emanen du Arantzako Ekaitza Elkarteak 2024an. Federatu txartela lehenbiziko aldiz egin nahi dutenek, berritu nahi ez dutenek edo bertzelako aldaketaren bat egin nahi dutenek abenduaren 22a baino lehenagotik jakinarazi beharko dute. Interesa dutenek 600 90 30 57ra idatzi beharko dute. Aldaketarik ez bada, joan den urteko baldintzekin berrituko dute asegurua.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.