130 pertsona hurbildu dira Lesakako turismo bulegora eta Burdinaren Museora abenduko zubian

Ttipi-Ttapa 2023ko abenduaren 14a

Hainbat bisitari hurbildu dira Lesakara abenduko zubian.

Lesakako turismo bulegoa eta Burdinaren Museoa ireki zituzten abenduaren 4an, herriari eta inguruari buruzko informazioa eskuratu nahi zuten guztientzat. Abenduko zubiko aste osoan 130 pertsona hurbildu dira bertara. Jatorriari dagokionez, Nafarroa, Gipuzkoa eta Zaragoza nabarmentzen dira, baina Errioxa, Madril, Palentzia, Bartzelona eta bertze lekuetatik etorritako turistak ere ikusi ahal izan dira.

Jende gehienak Lesakako herriaz galdetu du. Hala ere, museoa bisitatzeko, mendi- eta bizikleta ibilbideak egiteko, eskualdeko bertze herri batzuk ezagutzeko eta Olentzeroren jatorria ginkana egiteko interes handia ere sumatu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun