Hainbat kontzertu eginen dituzte heldu den egunetan Berako Musika Eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 14a, 12:30

Heldu den egunetan hainbat emanaldi eginen dituzte Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolako ikasleek eta irakasleek. Eguberrietako kontzertuaz aparte, entzunaldiak ere eginen dituzte.

Lehenengo emanaldia tronpeta entzunaldia izanen da,  abenduaren 14an, ortzeguna, musika eskolan bertan 17:45ean. Biharamunean, ortziralean, 18:00etan biolin entzunaldia izanen dute leku berean.

Heldu den astean,  astelehenean, hilaren 18an,  18:00etan zeharkako txirulako ikasleen entzunaldia izanen da musika eskolan eta asteartean ordu eta leku berean pianoko ikasleen entzunaldia.

Emanaldi sortarekin bukatzeko, asteazkenean, abenduaren 20an Eguberrietako kontzertua eginen dute 18:00etan San Esteban elizan. Egun horretan ez da musika klaserik izanen.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun