Haur Hezkuntzakoek Otsoak itzuli dira antzezlana eginen dute, Lehen Hezkuntzako lehenbiziko, bigarren eta hirugarren mailako ikasleek Ipuin nahasiak antzeztuko dute eta Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailakoek Nor ote da?. 15:00etan eskolako gimnasioan ariko dira.
Antzerkiaren ondotik, azken asteotan ikasleek saldu dituzten txartelen zozketa eginen dute. Familiek emandako produktuekin osatutako bi zare eta Martikoko bi lote zozketatuko dituzte.