Gaur egun, 140 bat lagunek egiten dute lan Caveo Automotive enpresan. ELAren arabera, urte hasieran hasi ziren hitzarmen kolektiboa negoziatzen eta berriki itxi dute. Hauek dira ELAk aipatu dituen hobekuntzak: «KPIaren araberako soldata igoera bermatuko dute, urteko lanaldia zazpi ordu murriztuko dute, aldi baterako kontratazioa mugatuko dute, 60 urtetik goitiko langileei gaueko lanari uko egiteko eskubidea aitortuko diete, errelebo kontratua arautuko dute eta lanaldian 30 minutuko malgutasuna izanen dute bulegoetan lan egiten dutenek».