[ARGAZKIAK] Lesakako Andra Mari zahar egoitzak 25. urteurrena ospatu du

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 12a, 14:00

Lesakako Andra Mari zahar egoitzak 25 urte bete ditu abenduaren 8an. Hori dela eta, aspaldiko argazkiak zintzilikatu eta egoitza dekoratu zuten eta bertze hainbat aktibitate egin zituzten azaroa eta abendua lotzen zituen astean: txokolate jatea, opil jatea trikitixen soinuekin, dantzaldiak eta musika, bingo berezia… Beti Gazte kantari eta lerro-dantza taldearen emanaldia izan zituzten, baita Lesakako abesbatzarena eta Eneko Fernandez, Julen Zelaieta eta Kattin Madariaga bertsolariena ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun