Azken asteetan Zalaingo ur depositutik herrigunerako ur sarea berritzeko lanak egiten ari da Berako Udala. Lan horiek direla eta, gaur, hilaren 12an hasi eta ortziralera arte, herria gurutzatzen duen NA-8304 errepidea erabat itxia egonen da Foruen Plazan. Hori dela eta, herrira sarrerak eta irteerak Agerratik egin beharko dira. Egun hauetan Herriko Etxeko Plaza irekiko dute bertan aparkatzeko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.