Erakustaldi ederra eman du Julen Goiak Benidormen egin duten nazioarteko xake txapelketan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 11a, 14:00

Julen Goia Mitxelena lesakarra Benidormeko xake torneoan. Utzitako argazkia.

Benidormen (Herrialde Katalanak) jokatu berri duten Gran Hotel Bali Nazioarteko XVII. Xake Torneoan parte hartu du Julen Goia Mitxelenak eta bikain ibili da Lesakako gaztetxoa. Hasierako asmoa maila handiko txapelketa bat bertatik bertara ezagutzea bazen ere, azkenean, xakelari gisa duen maila erakusteko hitzordu bilakatu zen.

Abenduaren 1ean aritu zen Goia Benidormen lehian, eta zortzigarren egin zuen. Kontuan izan behar da, lehiakideak bera baino urte bat zaharragoak zituela. Sei txandatatik lautan irabazi zuen, bi ordu iraun zuten partidak jokatuz. Orain arte, bertze lehiaketetan ez zuen sekula 20 minutu baino partida luzeagorik jokatu.

Julen Goia Mitxelena Goio Uriarte bere irakaslearekin Benidormen. Utzitako argazkia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun