Autokontsumorako eguzki instalazio fotovoltaiko kolektiboa egin asmo dute Toki Ona kiroldegiko teilatuan. Instalazioak 93kWko puntako potentzia instalatua izanen du eta Berako Udalaren eta kooperatibaren arteko inbertsioaren bidez garatuko litzateke. Sortutako energia ere bi entitateen artean banatuko dute.
Hain zuzen ortzeguneko bileran proiektuaren planteamendu orokora aurkeztuko dute. Bilerara proiektuaren parte izan duten bazkideak, zein interesa duten herritarrak gonbidatu dituzte. Bileraren ondotik, bazkide interesatuen zerrenda osatzen hasiko dira eta horren arabera eginen dute proiektuaren azken diseinua.