Kultur egunetan bete-betean sartuak dira igantziarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko abenduaren 7a

Atzo hasi zituzten kultur egunak Igantzin. Alde batetik, filmak ikusgai izan zituzten eta bertzetik, Ztandap bakarrizketa izan zuten. Gaur, berriz, Jon Abrilek Isildutako Eskuak liburua aurkeztuko du, 19:00etan Eskolzarrean.

Atzo arratsaldean Ztandap bakarrizketa izan zuten Baratzondon.

Bihar, abenduaren 8an, tortilla txapelketa eta ondotik pintxo potea izanen dituzte. Frontoian hasiko da txapelketa 11:00etan eta arratsaldean, berriz, Biltoki elkartean bingoan jokatzeko aukera izanen da, 17:00etan hasita.

Larunbatean, abenduaren 9an mus-partxis txapelketa jokatuko dute Baratzondon 16:30ean hasita, eta ordu berean, eskolan eskulanak izanen dituzte.

Kultur egunak borobiltzeko, abenduaren 10ean argazkilaritza mugikorrarekin izanen da Eskolzarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun