Ziklokros txapelketa eginen dute abenduaren 16an Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 6a, 13:00

Iruña Kirola klubak, Berako Udalak eta Gure Txokoak ziklokros proba antolatu dute abenduaren 16rako, Beran. Ibilbidea horretan bertan, biharamunean, abenduaren 17an, krosa eginen dute

Hirugarrenez antolatu dute ziklokros proba eta azken edizioetan bezala Agerrako eremuan eginen dute. Hainbat kategoriatako txirrindulariak lehiatuko dira.

09:15ean hastapeneko emakumeak eta mutilak hasiko dira, 10:10ean emakumezko eta gizonezko kadeteak, 10:50ean junior gizonezkoek, elitekoak, 23 urtez azpikoak, eta master juniorreko emakumeak. Lehen txandan ateratzen azkenak master 40,50 eta 60 mailako gizonak izanen dira, eta, 11:40ean aterako dira. Horien sari banaketa 12:30ean eginen dute,

Ondotik 13:00etan openeko parte hartzaileak aterako dira: elitekoak, 23 urtez azpikoak eta master 30ekoak. 14:00etan eginen dute horien sari banaketa.

Krosa biharamunean

Ziklokroserako eremua aprobetxatuta, biharamean krosa eginen dute. Nafarroako Kirol Jokoen barrenean antolatutako lehia izanen da 10 eta 16 urte bitartekoen kasuan. Horrekin batera, kategoria absolutua eta erreleboen lasterketa bat ere eginen dituzte, eta sari bereziak izanen dira herriko korrikalarientzat.

10:30ean hasiko dira lehiatzen kategoriaka, eta 13:30ak aldera bukatuko da.

Izen ematea esteka honen bidez egiten ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun