‘Lertxunaren hegada’ dantza eta antzerki ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 9an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 7a, 08:00

'Lertxunaren hegada' lana taularatuko dute Led Silhouette, Mairu antzerki tailerra eta Tantirumairu dantza taldeak elkarlanean.

Larunbatean 19:00etan hasiko da Led Silhouettek, Mairu antzerki tailerrak eta Tantirumairu dantza taldeak elkarlanean sortutako lana, Keinu Leihoak zikloaren barrenean

Abenduaren 9an izanen da Mairu antzerki tailerrak, Lesakako udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz antolatutako 19. Keinu Leihoak antzerki ziklo honetako emanaldi nagusia. Led Silhouette, Mairu Antzerki Tailerra eta Tantirumairu Dantza Taldeak elkarlanean sortutako Lertxunaren hegada taularatuko dute larunbatean 19:00etan. Harriondoa kultur etxean. Sarrerak 6 eurotan salgai daude Lesakako udalaren webgunean.

19. Keinu Leihoak zikloa bukatzeko, abenduaren 15ean, Dxturi Teatroa taldeak Lakoste antzezlana eskainiko du 20:00etan Arranon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun