Eskubaloi campusa eginen dute Beran Eguberrietan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 5a, 14:00

Aurten Beran lehenengoz eskubaloi entrenamenduak egiten ari dira Beran Irungo Txingudi Eskubaloia klubaren eskutik. Asteroko entrenamenduez gain, urtarrilaren 2tik 5era haurrentzako campusa izanen da Toki Ona Kiroldegian.

Urtarrilaren 2tik 5era, asteartetik ortziralera 10:00etatik 13:00etara elkartuko dira Toki Ona Kiroldegian eskubaloiaz gozatzeko. Ikastaroa 2010etik 2015era bitartean jaiotako haurrei zuzendua dago. 25 euroko prezioa du eta txingudieskubaloia@gmail.com helbidera idatzita egin behar da.

Asteroko entrenamenduak

Eguberrietako campusaz gain,  eskubaloia probatu nahi dutenendako entrenamenduak egiten ari dira 18:00etan hasi eta 19:30ak arte kiroldegian. Nahi duena bertaratu daiteke bertara eskubaloia probatzera.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun