Goya sarietara izendatu dute Eneritz Zapiain beratarra

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 3a, 07:00

'La ermita' pelikulako irudi bat.

Espainiako Zinema Akademiak aste honetan jakinarazi ditu Goya sarietarako izendapenak, eta horien artean dago Eneritz Zapiain beratarra, Iñaki Gil Ketxurekin batera. La Ermita filmean egindako lanagatik efektu berezirik hoberenen atalean hartu dute izendapena Zapiainek eta Gilek. Carlota Peredaren pelikula, bertzeak bertze, Leitzan eta Areson grabatutakoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun