Lesakako turismo bulegoa eta bertan kokatzen den Burdinaren Museoa irekiko dituzte abenduaren 4tik 10era, astelehenetik igandera, abenduko zubia dela eta. Bertan, herriari eta eskualdeari buruzko informazioa jasotzeaz gain, museoa ere ikusteko aukera izanen da, dena dohainik. Ordutegiari dagokionez, aste tartez 10:00etatik 13:30eta eta 16:00etatik 18:30era eta asteburuan 10:00etatik 14:00etara egonen da zabalik. Asteartean, abenduaren 5ean, itxita egonen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.