Bor-bor Euskaltzaleen Mugimenduak eta Hordago! ekimenak antolatutako zonifikazioaren kontrako ekimena urtarrilean eginen dute. TTIPI-TTAPAren azken alean igande honetan, abenduaren 3an, Beran egitekoa zutela paratzen du, baina, urtarrilean eginen dute azkenean. Aitzinerago jakinaraziko dituzte ekimenaren inguruko xehetasunak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.