Larunbatean, abenduaren 2an, 18:30ean elkartuko dira Toki Ona institutuaren estalpean. Orduan hasiko da lehiaketa. Parte hartzaileak gehienez lau pertsonako taldetan banatu beharko dira.
Osagaiak, gasa eta gainerako kontuak parte hartzaileek eraman beharko dituzte eta ohartarazi dute derrigorrezkoa izanen dela arrautzak eta patatak erabiltzea prestaketan.
20:00etan tortilla aurkeztu beharko dute parte hartzaileek eta ordu laurden bat beranduago eginen dute sarien banaketa. Ondotik, tortilla dastaketa izanen da.
Parte hartzea doan izanen da baina aitzinetik egin behar da barraskilobera@gmail.com helbidera eta gazte taldearen Instagram kontura mezu bat bidalita. Ohartarazi dute guttieneko parte hartzaile kopuru bat apuntatu beharko dela txapelketa egiteko.