Ramon Sanjurjo lesakarraren liburua aurkeztuko dute abenduaren 2an Lesakako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 29a, 08:00

Ramon Sanjurjo Zabala lesakarrak bere liburua aurkeztuko du larunbat arratsaldean Lesakako liburutegian.

Larunbatean 18:00etan antolatu du Beti Gaztek

Sortzez lesakarra den Ramon Sanjurjo Zabalaren No me montes fiestas liburuaren aurkezpena eginen dute abenduaren 2an, larunbatean 18:00etan Lesakako liburutegi publikoan, Beti Gaztek antolatutako ekitaldian. Liburu honek Amor sin barreras Gobernuz Kanpoko Erakundearekin bat egiten du eta egilearekin batera, Garbiñe Larralde Urkijo lesakarra eta Ana Baz Moreno izanen dira hizlari.

Hitzaldia gaztelaniaz izanen da. Liburua salgai dago Xagu eta Telletxea liburudendetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun