Bortzirietako eskuz banakako 23. txapelketa abenduaren 23tik 30era jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 22a, 13:00

Bortzirietako eskuz banakako pilota txapelketak hogeita hirugarren edizioa beteko du aurten.

Bortziriak Pilota Elkarteak hogeita hirugarren aldiz antolatutako Bortzirietako eskuz banakako pilota txapelketa abenduaren 23tik 30era jokatuko dute. Zehazki, abenduaren 23an, 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean jokatuko dituzte partidak. Finalak abenduaren 30ean, urteko azken larunbatean 10:00etan hasita izanen dituzte Berako Eztegara pilotalekuan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun