Lesakako bitxikeriak lehiaketa martxan du aurten ere Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 28a, 18:00
Aldi honetan, gehien bat Lesakako baserriak ezagutzeko galdetegia prestatu du Beti Gaztek.

Herriari buruzko hamabortz galdera erantzun daitezke abenduaren 3ra bitarte

Beti Gazte elkartearen eskutik ‘Lesakako bitxikeriak’ lehiaketa martxan da hirugarren urtez, Lesakako udalaren babesarekin. Lehiaketa aste honetan eginen dute eta Lesakari buruzko hamabortz galderei erantzun beharko diete parte-hartzaileek, azaroaren 27tik abenduaren 3ra. Gehien bat Lesakako baserriak ezagutzeko galderak dira oraingoan.

Parte hartzeko bi modu proposatu ditu Beti Gaztek: elkartearen Whatsapp-eko difusio taldean alta emana dutenek bidaliko den estekatik formularioa betez edo fisikoki, galdetegia eskuratuz eta osatu ondotik Beti Gazteko buzoian sartuz egin daiteke.

Aurten ere sariak izanen dira irabazle eta parte-hartzaileentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun