Azaroak 25

Kolore morea nagusitu da Igantzin indarkeria matxistaren kontrako egunean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 28a, 12:30

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Igantzin ere karrikara atera ziren. Ortziralean eta larunbatean elkarretaratzeak egin zituzten herriko etxearen aitzinean, eta ondotik kalejira ere egin zuten aldarrikapena eta kolore morea herrian barna zabalduz. Eskolan ere gaiaren lanketa egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun