Bigarren mailako musika ikasketak bukatu dituztenei diplomak banatu dizkiete Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 28a, 13:00

Diploma jaso zuten ikasleak irakasleekin eta Berako Udaleko ordezkariekin.

Santa Zezilia eguna ospatzeko kontzertua egin zuten pasa den astelehenean Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Iazko ikasturtean solfeo eta musika tresnaren 2. maila gainditu zuten ikasleek eman zuten kontzertua, eta ondotik diploma banaketa egin zuten. Bertan izan ziren musika eskolako irakasleak eta baita udaleko ordezkariak ere.

Sei dira iaz bigarren mailako ikasketak bukatu dituzten ikasleak: Jimmy O`Leary pianoarekin, Peru Garro gitarrarekin, Ane Trillo trikitixarekin, Elaia Boan eta Iraia Errandonea txistuarekin eta Beñat Iparragirre saxofoiarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun